XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- ¿Badakik orrela dabillenengatik gure errian zer esaten dan?.
- Eztakit.
- Aditu ba:
- Zaietan zintzo eta
Iriñetan zoro
Bazabiltza, etzera
- ¡Ori dek, ori!.
Or zijoak txakurrak ondoren dituala, txinpart dariola.
Ni agintari banitz....
- ¿zer egingo zenduke?.
- Lege berri bat jarri.
- ¿Zer lege?.
- Amalau arruako arri bana eraman dezatela ondoren.
- Bideok konponduko lituzkete.
- Apurtzen badituzte, berai pagerazi.
- Pillosopi geitxo daukazula uste det, Anton.
- Urteak erakutsita, Joxe.
- Bai, urte askotan gauz asko ikusten dira ta....
- Bai; esango diat ba gauza bat neronek ikusia.
- ¿Noiz?.
- Orain berrogeitamar urte.
- Preskua izango da.
- Baserritar gizajo bati bi peseta munta kendu ziaoan bidezai (kaminero) batek.
- ¿Zergatik?.
- Gurdi bat, garoa tatarraz zuala, zeramalako.
- ¿Eta zer?.